http://entradas.museobilbao.com domeinuaren baitan dauden webgune guztiak (aurrerantzean "Sarreren salmentarako webgunea") BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA FUNDAZIOAREN jabetzakoak dira (aurrerantzean "Bilboko Arte Ederren Museoa); Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribatuta: 3. Atala, F-96 zenbakia, IFK: G-95122321 eta helbidea: Museoaren plaza 2, 48009 Bilbo. Bilboko Arte Ederren Museoak "EUROMUS" izeneko plataforma informatikoa erabiltzen du sarrerak saltzeko, eta Bilboko Arte Ederren Museoak berak kudeatzen du zerbitzua.
Sarreren salmentarako webgune horretara sartu eta webgunea erabiltzeak esan nahi du https://www.museobilbao.com webguneei dagozkien termino eta erabilera-baldintza orokorrak, https://www.museobilbao.com/eu/aviso-legal.php helbidean argitaratuta daudenak, ezagutu eta onartzen dituzula.
Sarreren salmentarako webgunearen bitartez erabiltzaileek aurretiaz eskuratu ahalko dituzte Bilboko Arte Ederren Museoak antolatzen dituen erakusketa eta bestelako ekitaldietarako sarrerak.
Sarrerak aurretiaz saltzen dituen zerbitzua, oro har, egunean 24 orduz dago eskura, urteko 365 egunetan. Hala ere, Bilboko Arte Ederren Museoak noiznahi eten ahalko du zerbitzua, aldi baterako nahiz behin betiko, aurretiaz inolako abisurik eman gabe. Erabaki horrek aurrez saltzen diren sarrera guztiei eragin ahalko die, edota batzuei baino ez, bai erakusketa iraunkorrekoei, bai aldi baterako erakusketetakoei, bai eta Bilboko Arte Ederren Museoak antolatzen dituen bestelako ekitaldiei ere.
Webgunearen erabiltzaileek sarrerak aurretiaz erosi ahalko dituzte, web orrian bertan azaltzen diren jarraibideen arabera. Hauek dira eman beharreko pausoak:
1. pausoa: Zure aukera lehenetsita ez badago, adierazi zer erakusketa edota ekitaldirako eskuratu nahi dituzun sarrerak (bisita museora, hezkuntza jarduera, hedapen jarduera), eta material gehigarririk behar duzun ala ez (audiogida).
2. pausoa: Adierazi pertsona-kopurua eta tarifa-motak. Egiaztatu ea sarreren jasotzaileetakoren bati tarifa murrizturen bat dagokion (aukera hori egiaztatzen duen dokumentazioa erakutsi beharko du lehiatilan). Zenbait kasutan, prozesua osatu ahal izateko informazio osagarria eman beharko da ("Laguna" eta "Gaztedi Plana" Tarifak, hezkuntza eta hedapen jardueretan). Zerbitzu hau baliatzen duen erabiltzaile bakoitzak hamalau (14) sarrera erosi ahalko ditu, gehienez, museorako; lau (4), hezkuntza jardueetarako; eta bakar bat (1), hedapen jardueretarako.
3. pausoa: Aukeratu data pantailako egutegian.
4. pausoa: Aukeratu ordutegia, data horretan eskuragarri daudenen artean.
Jarraian, laburpen bat azalduko zaizu, aurreko pausoetan aukeratu dituzun aukera guztiekin.
Erosketa behar bezala egiteko, zure datuak sartu behar dituzu nahitaezkoak diren eremu guztietan (*). Gogoratu posta elektroniko baliodun bat eman behar duzula, bertara igorriko baitizugu erosketaren egiaztagiria.
Txartel hauek erabil ditzakezu erosketak egiteko: Visa, Visa Electron, Mastercard, Maestro eta American Express. Erosketa behar bezala egiteko, zure kreditu-txartelaren zenbakiaz gain, txartelaren iraungitze-data eta segurtasun-kodea (txartelaren atzealdean dagoena) ere sartu behar dituzu.
Webgunean akatsen bat gertatuz gero, jar zaitez gurekin harremanetan 94 439 60 60 telefono-zenbakira deituta. Ez ezeztatu eragiketa, ezta errepikatu ere, nahi gabe erosketa bera behin baino gehiagotan ordaintzen egon baitzaitezke.
Erosketa-prozesua bukatzean, baieztapen mezu bat azalduko zaizu pantailan. Azkenengo pantaila itxi aurretik, lokalizatzailearen zenbakia apuntatzea eta baieztapena inprimatzea gomendatzen dizugu.
Behin ordainketa eginda, sarrera zure posta elektronikoan jasoko duzu, ordu erdi batean, gutxi gorabehera.
Sarreren salmenta ez dago uko egiteko eskubidearen mende.
Aurreko atalean aurreikusitakoaren arabera eskuratu diren sarrerak, eta erabiltzaileak e-mail bidez jasotzen dituenak, Bilboko Arte Ederren Museoan bertan erositakoen balio bera izango dute.
Webgunearen erabiltzaileak paper arruntean inprimatu beharko ditu sarrerak; egiaztatuta, betiere, behar bezala inprimatu direla, eta sarrera bakoitza identifikatzen duten kodeak ondo irakurtzen direla.
Sarrera horien edukitzaileek erakusketara edota dagokion jarduerara sartzeko eskubidea izango dute, eta sarrera bakoitzak aldi bakar baterako baino ez du balioko. Sarrerak web bidez erosi dituzten bisitariei sarrerak erosteko erabili duten kreditu-txartela eta NAN edota pasaportea erakusteko eskatu ahalko die Bilboko Arte Ederren Museoak, euren identitatea egiaztatzeko, Museora sartzen diren pertsonak kontrolatzeko, eta web bidezko sarrera-salmenta zerbitzua dagokion moduan erabiltzen dela egiaztatzeko. Bilboko Arte Ederren Museoak, era berean, inguruabar bereziren bat egiaztatzea eskatu ahalko diete adinagatik edota unean bertan indarrean dagoen beste arrazoi batengatik prezio murriztuko sarrera bereziren bat erosi duten erabiltzaileei.
Webgune honetara sartzen diren erabiltzaileek bertako informazio eta eduki guztiak ikusteko baimena dute, bai eta euren terminaletara edo datuak erregistratzeko edozein euskarritara edukiak jaisteko (download) edo erreprodukzio pribatuak egiteko ere, baldin eta erreproduzitutako elementuak SOILIK ERABILTZAILEAREN ERABILERA PERTSONALERAKO badira, eta ondoren ez badira hirugarrenei lagako edo transmitituko.
Berariaz dago debekatuta informazioa eta edukiak Internetera edo tokiko sareren batera zuzenean edo zeharka konektatutako eta Webgunearenak ez diren beste baliabide batzuen bitartez bertara sartzeko aukera ematen duen inongo terminal edo zerbitzaritan instalatzea.
Era berean, debekatuta dago Webgunea erabiltzea sarrerak erosteko, baldin eta, gero, erabiltzaileak berriro salduko baditu prezio berean edo beste prezio batean.
Sarreren salmentarako Webgunearen erabilerarekin eta funtzionamenduarekin lotutako edozein gorabehera ondorengo telefonoan eta helbide elektronikoan jakinarazi beharko da 94 439 60 60 edo info@museobilbao.com.
Behin kontsulta edo erreklamazioa jasota, sarreren salmentarako plataformaren kudeatzailea harremanetan jarriko da erabiltzailearekin, erabiltzaileak berak adierazitako bitartekoaren bidez.
Bilboko Arte Ederren Museoak, erabiltzaileen eskubideak eta sarreren salmentarako Webgunearen funtzionamendu hobea bermatzeko asmoz, honakoak egin ahal izango ditu:
Era berean, Bilboko Arte Ederren Museoak erosketen dokumentu elektronikoa artxibatuko du; bisitariak ezin izango du dokumentu hori ikusi.
Bilboko Arte Ederren Museoak ez du bere borondatetik kanpoko arrazoien ondorioz gerta daitezkeen kalte eta galeren erantzukizunik izango. Aipagarri gisa, Bilboko Arte Ederren Museoak ez du honakoen gaineko erantzukizunik izango: Webguneko informazioetan eta edukietan izan daitezkeen akatsak, hutsegiteak edo eguneratze ezak, finantza erakundeekin adostutako ordainketen edo atariaren erabilgarritasun eza, ordainketa-sistemen akatsak, hirugarrenen erasoek sorrarazitako birusen edo programa gaizto edo kaltegarrien transmisioa, eta Bilboko Arte Ederren Museoak zuzenean kudeatzen ez dituen beste webgune batzuetan jasotako edozein motatako informazio, iritzi edo edukiak (sarreren salmentarako Webgune honetako lotura hipertestualek edo estekek hara zuzendutakoak).
Bilboko Arte Ederren Museoa ez da izango zerbitzuaren funtzionamenduaren jarraikortasun edo erabilgarritasun ezaren ondorioz gerta daitezkeen kalteen erantzulea.
Sarreren salmentarako Webgunearen erabiltzaileak eskuratutako sarrerak ezin izango balira erabili Bilboko Arte Ederren Museoaren erruz edo axolagabekeriagatik, aipatutako erakundeak sarrera horien truke ordaindutako prezioa itzultzeko obligazioa baino ez du izango, edo, bestela, eskuratutako sarreren ordez beste batzuk ematekoa, erabiltzailearekin adostutako beste egun edota ordu baterako.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu webguneko formularioak betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten parte izatera pasatuko direla. Fitxategi hori Datuen Babeserako Espainiako Agentzian dago inskribatuta, eta Bilboko Arte Ederren Museoa da fitxategi horren titularra. Aipatutako datuak kontratatutako zerbitzuak kudeatu, administratu eta fakturatzeko erabiliko dira soilik. Dagozkion laukitxoak markatu badituzu, zure datuak Bilboko Arte Ederren Museoari eta egiten dituen jarduerei buruzko informazio komertziala (publizitatea) bidaltzeko ere erabiliko dira, bai eta bezeroek zerbitzuarekiko duten asebetetasun-maila neurtzeko erabiliko diren inkestak edo formularioak bidaltzeko ere.
Era berean, jakinarazten dizugu Bilboko Arte Ederren Museoa dela datu horien tratamenduaren arduraduna, eta bera arduratuko dela datuak kontsultatu, zuzendu, bertan behera utzi eta aurka egiteko duzun eskubidearen gainean egiten duzun eskaeraz. Adierazitako tratamenduren batekin ados ez bazaude, aipatutako eskubideak egikari ditzakezu, idatziz hona zuzenduta: Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa, Museoaren plaza 2, 48009 Bilbo, edo helbide elektroniko honetara idatzita: info@museobilbao.com. Eskabidean, egiten den eskaeraren edukiaz gain, eskatzailearen izen-abizenak eta sinadura jaso behar dira, bai eta NANaren edo horren ordezko nortasun-agiriren baten fotokopia ere.
Formulario honetan jasotako eremu guztiak derrigorrez bete behar dira, eta, hori eginez gero, berariaz onartzen da datu pertsonalen tratamendua, adierazitako helburuetarako. Formularioa bete duen pertsona fisikoa ez den beste norbaiten datu pertsonalak jaso behar badira bertan, aurreko paragrafoetako edukien berri eman beharko zaie, datuok eman baino lehen.
Bilboko Arte Ederren Museoak eskubidea dauka baldintza hauetan, Webgunean eta ematen dituen zerbitzuetan egoki iritzitako aldaketak egiteko, aldez aurretik inongo jakinarazpenik egin beharrik gabe. Ondorioz, Bilboko Arte Ederren Museoak Webgunearen bitartez ematen diren zerbitzuen edukiak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, eta gauza bera egin ahalko du Webgunea aurkezteko edo lokalizatzeko moduarekin; era berean, Webgunearen funtzionamendua behin-behinean edo behin betiko eteteko erabakia ere hartu ahal izango du.
Baldintza Berezi hauetan aurreikusi ez diren gainerako kasuetan, Webguneko orrialde nagusian jasotako Lege Oharretan adierazitako baldintza orokor berberak aplikatuko dira: https://www.museobilbao.com.